Etxea

Aroxtegi Landetxea , osorik alokatzen da, 6 lagunendako prestatua dago. Etxe honen antolamendua hauxe da:

  • 3 logela: 2 ohe bikoitzekoak eta 1 bikote ohearekin.
  • 2 bainugela: lehenegoa goitiko solairuan eta bertzea behekoan, txokoan (ileko plantxa eta lehorgailuarekin)
  • Sukalde – egongela – jangela erabat hornituta, lurreko sua eta telebistarekin.
  • Beheitiko solairuan txokoa dago, sukalde – egongela – jangela eder batekin, lurreko sua eta ontzi garbigailua ere baditu. Egurra dohakoa da, eta behar adina egonen da.
  • Lorategi eder bat, muebleztatua eta barbakoarekin.
  • Bidasoa ibaira bistak dituen balkoia.
  • Wifi dohainik.

ETXEKO DETALLEA

Aroxtegiko bezeroei oparitxo ttiki bat egiten diegu: etxeko arraultzak, etxeko bizkotxoa edo patxarana. On egin!!

Diseño web:EskizWeb! | Cod. de inscripción en el registro de turismo: UCR00850